Audi Q2
Audi Q2 | |
---|---|
Ekoizlea | Audi |
Marka | Audi |
Segmentua | Kirol ibilgailu utilitario |
Motorra | gasolinazko motor |
Luzera | 4.191 milimetro |
Zabalera | 1.794 milimetro |
Altuera | 1.508 milimetro |
Audi Q2 Alemaniako Audi markako B segmentuko lur orotako ibilgailua da. 2016ko martxoan aurkeztu zuten jendaurrean Genevako Nazioarteko Automobil Erakusketan, eta 2016 amaieran jarri zuten salgai.
Modeloak MQB plataforma erabiltzen du, Volkswagen taldeko zeharkako motorreko beste modelo batzuek erabiltzen dutena. Bost plaza ditu, eta bost ateko karrozeria.
Q2a Audik merkaturatutako laugarren lur orotako ibilgailua da, guztietan txikiena izanik. Marka alemaniarrak modelo berriaren lerroak aurreratzen zituzten lur orotako ibilgailuaren prototipoak erakutsi zituen, Parisko 2012ko Automobil Erakusketan aurkeztutako Audi Crosslane Coupé bezala.
Behin betiko ereduak Q1 izendapena jasoko zuela uste zen, baina izena erabiltzeko lizentzia arazoak izan ziren, gaur egun Fiat taldearen jabetzakoa dena, eta, azkenean, Q2 izena hartu zuen.